XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Manikia gaixoaren anatomiaren kopia zuzena (ordezko perfektua) edo panpina izan daiteke.

Gorputz osokoak edo burua eta toraxa bakarrik dutenak izan daitezke.

Saiakuntz mota desberdinak egin behar badira, maniki desberdinak erabiltzea komeni da.

Ikastaroko antolatzaileek maniki-mota desberdinak eraman beharko lituzkete klasera, nahiz eta normalean maniki-mota bat besterik erabili ez.

Beraz, irakasle bazara ahalik eta eredu gehienak ezagutzea eta erabiltzea komeni zaizu.

Maniki bakoitzaren konplexutasuna bere prezioak adierazten du.

Merkatuan lehia handia baldin badago ere eta prezioak nahikoa errealista badira ere, maniki bat ala bestea hautatzea, beharren arabera ezezik, ekonomiaren arabera ere egin beharko da.

Ondoren Erresuma Batuan gehien erabilitako moten oinarrizko ezaugarrien berri laburki emango dugu.

Xehetasun espezifikoak jakin nahi badituzu, fabrikatzaile bakoitzaren eragiketa-eskuliburua irakurri beharko duzu.

Resusci Anne entrenamendu-manikirik ezagunena da;1960. urtean Asmund Laerdal-ek, jostailu eta panpinen fabrikatzaile norvegiarrak, aurkeztu zuen.

Manikiak gizaki bizidun bat zehatz-mehatz simulatzen du; konkretuki txandalez jantzitako neskatxaren gorputza.

Aurpegia Emma Mathiassen eskultoreak moldatu zuen, joan den mendearen bukaeran Pariseko Sena ibaian azaldutako neska baten aurpegia eredu gisa erabili zuelarik.

Jende askok egin ditu Berpizketa Kardio-Pulmonarreko praktikak Resusci Anne-rekin.